Xabier Soubelet
Euskal margolari
espresionista
Baztan eta kostaldeko paisaiak oinarritzat harturik, argia eta koloreak lantzen ditu.
Hastapenean, Xabierren estiloa inpresionista zen (1976-2015) baina laster, Cezannen konposizioa, Matisse eta fauvistak eredu, argia eta koloreak goraipatzera badabia, emeki-emeki abstrakturantz hurbiltzeko (2016-2019).
Lizarraldea, Lokiz, figuratiboa
Uhaina
Espresionismotik abstrootismora
NIcolas de Staël, Joan Mitchell, Van Velde anaiak, Grace Hartigan bere margolari maitagarrienak dira eta haien estiloaz goiargituz, euskal herrira ekartzen du, bere erroak nolabait oihalean agertu nahiez. Hala sortzen da Abstrootismoa hitza, Abstraktu eta Root (erroa ingeleraz), bere euskal erroak abstraktura erantsirik.
Urrundik (euskal herrira itzultzen)
Euskal artista osoa
Arizkun eta Donibane Lohizunen artean bizi den margolaria, idazlea eta kantu egilea, Xabier Soubelet Laskibar, Lapurdi eta Baztanen artean hazia izan da.
Gaztedanik, sormenan sartuta, kantu eta olerki ugari idazten ditu, Joxe Mari Apezetxea ezagutu arte. 22 urteetan, Erratzura ezkondu eta bere emaztearen senidea zenak margogintzan murgilduko du, bere mentorra bilakatu arte. Euskal Artistak eta Baztango margolaria k elkarteetako kide bihurturik, Ana Marin eta Kepa Arizmendi baztandar margolariekin bat egiten ahantzi gabe, baita ere Ismael Fidalgo eta Marcelino Bañales bizkaitarrekin, Joxe Mari Rezola eta Jesus Montes ahantzi gabe.
Gaur egun, Xabierrek bere Arizkungo estudioa eta Donibane Lohizunen artean betetzen du bere lan denbora.
Bere lan guziak aurkituko dituzu bere Web orri orokorrean soubeletxabier.com, izan daitezen margolanak nola idazkiak hala abestiak.
Arizkun
estudioa eta erakusketa orokorra
Sasternea – XVI. mendeko Sasternea etxean, Xabierren altxorra duzue – ikusgai:
- beheko soilaruan, obra berria (2016-2025), batez ere abstrootismoa erakusten duena
- lehenean, bere lantokia
- bigarrenean, 50 urteetako lana, hastapeneko obra figuratiboetatik, espresionismoa ikutzen dituzteneraino.
Zabalera: Udan ostegunetik igandera 11:00tik 13:30 etara eta 16:00tik 20:00 etara
Urtean zehar, hobe da telefonoz edo e. mailez hitzordu bat hartzea.
Jarri nirekin harremanetan
Mesedez, jarri nirekin harremanetan formulario honen bidez (bidalketa baliozkotzeko, 2 zenbakien guztirakoa idatzi behar duzu).
48 orduko epean erantzungo dizut.